NOR GARA?

NOR GARA?

Gu Donostian kokatuta dagoen Zurriola ikastolako ikasle batzuk gara. Gure helburua aldaketa klimatikoari buruz gaur egun dagoen pentsakera aldatzea edo behintzat horri buruz gogoeta egitea da. Web orrian aldaketa klimatikoari buruzko informazioa dago, benetan gertatzen ari dena jakin dezazuen.

Gogoeta egin ondoren munduaren egoera hobetu nahi baduzue, zuen bizimodua aldatzearekin jada laguntzen ariko zinateke,NOLA? kotxea gutxiago erabiliz, transporte publikoa erabiliz, bizikleta erabiliz, beharrezko energia soilik erabiltzen, birziklatzen…

Baina horrez gain ekonomikoki laguntzeko prest bazaudete, donazioak botoian klikatu eta donatutako diru guztia UNICEF-ek egindako kanpaina batera joango da.

Edozer zalantza edukiz gero: @aldaketaklimatikoaa@gmail.com