Kausak

Kausak

Asko dira klima aldaketa eragiten duten kausak, horien artean aurkitzen dira: garraio kutsakorra, industriak ekartzen dituen ondorioak, gehiegizko hondakinen sorrera, energiaren zarralstekeria, deforestazioa…

  • Garraio kutsakorra: Aldaketa klimatekoaren lehenengotariko kausak garraio da, emisioen %40a kotxeetatik, kamioetatik, furgonetatik… datoz.
  • Industria: Industria kimiko eta petroleroa aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak direla pentsa dezakegu, baina ez daude bakarrik. Nahiz eta egia izan ez daude bakarrik, metalurgiako enpresek eta antzekoek hondakinen kantitate handi bat sortu egiten dutelako, horietako batzuk oso toxikoak direla.
  • Gehiegiko hondakinen sorrera: Europan bizitzen den pertsona bakoitzak kilo eta erdi zakar sortzen du egunean. Zakar honen %60a plastikozko boltsak eta antzekoak dira.
  • Energiaren zarralsteketia: Denok egin ditzakegun gauzen zerrenda luzea dago, energia xahutzeari uzteko. Bazenekien zure ordenagailuak 50-200 gramo CO2 igortzen dituela? Pentsa ezazu fenomeno hau gertatzen dela etengailu bat martxan jarri edo pizten dezun  bakoitzean.
  • Deforestazioa: Deforestazioak ez du soilik eragin zuzena inguruan: efektua planeta osoan sortzen da. Zuhaitzek CO2 oxigenoa xurgatzen dute, eta, hain zuzen ere, CO2 da gehien isurtzen dugun gasa. Gure basoak zaindu beharrean, desagerrarazten baditugu, gas horrek atmosferan duen kontzentrazioa are handiagoa izango da