SARRERA

Ongietorria aldaketaklimatikoa.eus-era. Hemen klimaren aldaketaren inguruko informazio eguneratua aurkituko duzu, eta nola gure ekintzek planeta eragiten duten ulertzen laguntzen dizugu. Gida praktikoak, albisteak eta baliabideak eskaintzen ditugu, bakoitzak ekintza txikien bidez aldaketa handiak egiteko aukera izan dezan.

AURKIBIDEA:

  • Klima aldaketaren inguruan
  • Ozeanoak eta plastikoak
  • Biodibertsitatea
  • Energia berriztagarriak

KLIMA ALDAKETAREN INGURUAN

Klima-aldaketa Lurraren klimaren aldaketa handia da, epe luzera gertatzen dena. Tenperaturak igotzen ari dira, eta eguraldi-ereduak aldatzen dira. Aldaketa horiek batez ere gizakien jarduerek eragiten dituzte, eta planetaren oreka naturalean eragin handia dute.

Zergatik gertatzen da?

Klima-aldaketaren arrazoi nagusiak hauek dira:

  • CO₂ eta beste gas kutsatzaileak: Autoek, lantegiek eta zentral elektrikoek sortzen dituzte, eta atmosferan metatzen dira.
  • Deforestazioa: Zuhaitzak moztean, CO₂ xurgatzeko gaitasuna galtzen dugu.
  • Erregai fosilen erabilera: Ikatza, petrolioa eta gasa erabiltzeak berotegi-efektua handitzen du.
  • Kontsumo gehiegizkoa: Gehiegi erosi eta alferrik botatzeak kutsadura areagotzen du.

Zer gertatzen ari da planetan?

Klima-aldaketak ondorio larriak ditu:

  • Glaziarrak urtzen ari dira, eta itsasoaren maila igotzen da.
  • Animalia eta landare askok beren habitatak galtzen dituzte.
  • Eguraldi muturrekoa gero eta ohikoagoa da: lehorteak, uholdeak, bero-boladak…
  • Gizakien osasuna ere arriskuan dago, bero handia eta kutsadura direla eta.

Irtenbideak: Zer egin dezakegu laguntzeko?

Denok egin dezakegu zerbait klima-aldaketa murrizteko:

  • Birziklatu eta gutxiago kontsumitu.
  • Garraio publikoa, bizikleta edo oinez ibili autoa erabili beharrean.
  • Energia berriztagarriak erabili (eguzki-energia, haize-energia…).
  • Ura eta energia aurreztu etxean.
  • Ingurumena errespetatu eta besteak kontzientziatu.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Zer dira energia berriztagarriak?

Energia berriztagarriak naturatik datozen energiak dira, eta ez dira agortzen. Eguzkia, haizea edo ura bezalako iturrietatik lortzen dira.

Nola funtzionatzen dute?

Energia mota hauek naturaren indarra aprobetxatzen dute:

  • Eguzki-energia: eguzkiaren argia elektrizitate bihurtzen du.
  • Haize-energia: haizeak aerosorgailuak mugitzen ditu.
  • Ur-energia: uraren mugimenduak energia sortzen du.

Zergatik dira garrantzitsuak?

  • Ez dute kutsatzen.
  • Klima-aldaketa murrizten laguntzen dute.
  • Etorkizun jasangarriagoa bermatzen dute.
  • Energia garbia eta segurua eskaintzen dute.

Etorkizunerako bidea:

Energia berriztagarriak erabiltzea funtsezkoa da planeta zaintzeko. Gure ohituretan aldaketak eginez, etorkizun hobea eraiki dezakegu.

BIODIBERTSITATEA

Zer da biodibertsitatea?

Biodibertsitatea Lurrean dauden izaki bizidun guztien aniztasuna da: animaliak, landareak, onddoak eta mikroorganismoak. Espezie asko egoteak natura osasuntsuagoa egiten du.

Zergatik da garrantzitsua?

Espezie bakoitzak bere funtzioa du naturan:

  • Elikadura-katea orekatzen laguntzen dute.
  • Ekosistemak sendoagoak eta egonkorragoak dira.
  • Gure bizitzarako beharrezkoak diren baliabideak ematen dizkigute.

Gizakiaren eragina:

Gizakiaren jarduerek biodibertsitatea arriskuan jartzen dute:

  • Basoen suntsipena
  • Kutsadura
  • Klima-aldaketa
    Horrek espezie askoren desagerpena eragin dezake.

Nola babestu dezakegu?

  • Natura errespetatu eta zaindu.
  • Espezieak babesteko eremuak sortu.
  • Kontsumo arduratsua egin.
  • Ingurumena zaintzen duten ohiturak hartu.